SYNAPSIS
Artikuluaren zenbakia:242
Izenburua:Baina zu, nor demontre pentsatu duzu zarela?
Egilea:Ipurbeltz
Sormen data:2000ko Urtarrila
Argitalpen data:2000ko Apirilaren 23
Lehenago argitaratua:-
Zer demontre egiten duzu hor zutik?
Makurtu zaitez, arlote petral hori
Ez al duzu ikusten guztiok
egoera berean gaudela?

Ezberdina zarela sinestarazten
denbora besterik ez duzu galduko,
gure belarriak itzi-itziak bait
daude.

Anai-arrebak lagundu, burua makurtu,
asko lanegin, gutxi pentsatu,
gutxiago hitzegin!

Zure oraingo jarduera hau
nondik etorri da?
Zu ez zara inoiz modu
honetan mintzatu, nondik
hartu dituzu pentsamolde horiek?

Ez duzu familia apurtuko,
ez da nahi duzuna egingo,
ez da zure abotsa entzungo,
beraz hobe duzu
buru handi hori makurtu.

Nora joan behar duzu
gu barik?
Zeinek gura izango du
zurekin egon?
Non hartuko zaituzte
gure multzoko
ardi fidela ez bazara?

Izil zaitez behingoz,
edo haserretuko nauzu!
Ume txintxoa izan, eta
agian egunen batean, ni
bezala, bizitza bat izango
duzu...

Eta eguzki azpiko zelai
berde, luzeen gainetik,
astinduak eman gabe,
etorriko zarenean,
mintzatuko gara honetaz
eta ikusaraziko zaitut
zein antzua izan den
esku artean arin-arin
ihesi doakidan bizia. 
Idatzi artikulu honen egileari
Irakurleek artikulu honi buruz deritzotena:    
Zer iruditzen zaizu zuri? (1=naskagarria, 10=ederra)
10    Bidali botua
Eukeraz beste artikulu batzuk      o      Beste sorkuntz batzuk       o      Beste egileen artikuluak