ERANTZUN DIEZAIOGUN GERRARI EUTSIZ
Askapena / 98ko Ekaina


Gaur egun Batman, Diyarbekir, Wan, Estambul, lskenderunen, hala nola, Kurdistango ota Turkiako hirietan milaka eta miíaka kurdo altxatu dira genozidioa iraunarazi nahi duen Turkiar estatuaren kontra. Estaduaren indar aldetík zapalketa oso bortitza eta gogorra izan arren orokortuz doa erresístentzia. Dozenaka pertsona erahilak eta zaurituak izan dira eta beste ehundaka kartzelaratuak, Kurdistango herriak ez du abandonatu nahi bere aberria, herri bezala, egunero erakusten duen moduan, bere nortasunari eta izateari ukorik egin gabe eta zapalketa gogorra izan arren, aurrera begira, dimentsio zabalago bat hartuko duela ez daukagu zalantzarik.

Hogeigarren mendeko hasiera Armeníari eginiko genozidioaz hasi zen eta kurdistango herriari egiten ari den genozidioaz amaitu nahi duela Turkiako estatuak, dirudi. Gatazka asko neurri zibilizatuen bitartez konpontzen diren bitartean, Kurdistan eta Turkian gatazka berauek zapalketa eta bortxakeriaz konpondu nahi dira.

Turkia estatuak problemak edo gatazkak, arautuz edo araua bailítzan, odolez itto nahi ditu, "Hogeitazortzi kurdiar altxamendu eta PPKren 29. ere zapaldua izango da". Azken hamalau urtetako gerra honetan 40.000 pertsonek galdu dute bizia Kurdiar pentsakerari edo filosofari eustearren. Ildo beretik, 3.000 herri suntsiturik izan dira, aurrekorik izan ez duen desoreka politiko ekonomiko ekarriaz.

Apirilaren hasieratik, gerrak marka guztiak hautsi ditu, genozídio ízenez ezagutzen dena. Etapa berri honek indar demokratiko guztiak ikusmiran dauzka. Erakundeak honakook direlarik: HADEP (Herri Demokraziaren Alderdia), IHD (Giza Eskubideen Aldeko Elkartea) eta MKM (Mesopotamia Zentru Kulturala) irtenbide demokratiko baten bila dabiltzanak díren arren, irudikatu ezin daitekeen buruz buruko zapalketa gogor batean murgildurik daude. Erakunde demokratiko hauen sekzioak Kurdistan eta Turkiako hiri desberdinetan disolbatuak izaten ari dira eta euren ordezkari eta militanteak gartzeleratuak eta torturatuak. AKIN BIRDAI giza eskubideen aldeko militanterik errepresentagarriena hiltzorian utzi du Turkiako Estatuak antolatutako talde paramilitarrak. Bala guzti hauek, irtenbide demokratiko baten bila dabiltzan guztiak tirokatu ditu.

PKKko presidentea den Abdullah Öcalanek botatako Bakearen aldeko oihartzunei odolaz erantzuteak Kurdistango arazoak larrituko ditu.

Kurdistanek erabateko gerra honi eta herríari ezarritako saldukeriari eutsiko dio, herri erresistentzia osoaz erantzunez. Bada, oso konbentzíturik daude euren nortasun nazionala eta kulturala bermatzeko zilegizko autodefentsa bitarteko guztiak erabiliz eta garatuz.

Herri Kurdoak eskaturik, ASKAPENAk dei bat luzatzen dio Euskal Herriko gizarteari : Turkian turismorik ez egitea genozidio honen konplize ez izateko. Bidebatez, Estatu Espainola, EEBBak zein Turkiako estatua politiko eta ekonomikoki laguntzen duten beste estatuak salatu nahi ditugu ere.

CHEPE E. URONES. N.A.M: 14585675

ASKAPENA TFNO. (94) 4332880


ZER DA ASKAPENA?

Euskal Herriaren ikuspuntutik nazioarteko elkartasuna eraikitzearen beharrari erantzuteko eta bere askapenarengatik borrokatzen diren munduko herri guztiekiko Euskal Herriaren elkartasuna eragiteko jaio zen Askapena 1.987-an.

Gure planteamentuetan ez da sartzen txiroei laguntza paternalista ematea, mozorro horien atzean benetako arrazoiak eta mundu osoan bizi den txirotasun handitzearen errudunak izkutatzen baitira.

Elkarrekiko elkartasunaren alde gaude, etsai amankomun baten kontra borrokatzen diren herrien arteko batasunaren bila zuzenduta, etsaiak honako hauek direlarik: Inperialismoa eta bere forma guztiak, opresio nazionala, neokolonialismo, explotazioa arrazismoa, e.a.

Gure erakundetik herri elkartasuna proposatzen dugu, zein gizartearen arlo batzuren ekarpen indibiduala eta kolektiboei irekita baitago eta parte hartze eta konpromezuaren maila desberdinak errezten baitu.

GURE HELBURUAK HONAKO HAUEK DIRA:

Emanzipazioa eta berreraikuntzaren alde borrokatzen diren herriei buruz INFORMATZEA. Normalean borroka hauek komunikabideek, <<Munduko Orden Berria>>-ren laguntzaz, izkutatu edo manipulatu egiten dituzte.

Inperialismo eta neoliberalismoaren kontra borrokatzen diren herrien kontrako errepresioa eta nagusikeriak SALATZEA, Euskal Herriko jendearen iritziaren aurrean.


Synapsis Home Page Gizarte & politikaz beste artikuluak Euskeraz beste artikuluak